Blog de Juantxi Sarasketa

EHIZTARIEK ETA ARRANTZALEEK GIZARTEAREN MEMORIARI EGINIKO EKARPENA

Badaude hainbat pertsona euren memoria, beraien existentziaren bitartez, ukiezinezko, inmateriala eta ordezkaezina den ondarea ematen dute azken ehun urteetan gertatu diren eraldaketa sakonak interpretatu ahal izateko, bai gizarte, kultura, ekonomia, politika edo natura arloetan.
UNESCO, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak gidatzen duten «Tesoros humanos vivos» ekimenak pertsona talde mugatu baten bizipenak mantendu nahi ditu, bai modu pertsonalean edo talde bateko ordezkari bezala, hurrengo belaunaldiak ezagutu eta kontuan izan ditzaten.
Gaur jakin izan dut pertsona horietako bat nire aita izango dela, Juan Antonio Sarasketa Legina. Altxor bizia, dudarik gabe. Ez badirudi ere, hau ehiza eskubide osoz egon behar duen lekuan kokatzeko lan zailaren parte da. Ehiztariak izateaz gain hiritarrak ere bagara eta gure gizarteko garapenean laguntzen dugu, ehiztari hiritarrak gara.

Los comentarios están cerrados.